Horrela ospatzen dugu udaberria Iruñean. Ehun urteko haritz eder bat ipurditik moztu dute gure hirian, nahiz eta horrelako hain ale gutxi izan. Argazkian ikusten denez, ez zuen itxura txarriak, ez zegoen kofaturik, eta kokapena ez zen arriskutsua, oso jende gutxi ibiltzen baita Munduaren Parkeko alderdi horretan. Haritz atlantiar bat zen (Quercus robus), ziurrenik Psikiatrikoa eraikin zen garaian landatua, orain dela ehun urte. Pena handia da horrelako ondare baliotsua modu ziztrin horretan galtzea. http://ow.ly/K7Xpo