Entzutekoak

San Fermin Ikastolako ikasleak munduko xake-txapelketan izan dira

Euskalerria Irratia

Espainiako eskola-taldeen txapelketa irabazi ondoren, Armenian munduko txapelketan lehiatzeko aukera izan dute ikastolako bost ikaslek, Asier Urretavizcaya entrenatzailearekin batera

Xakeak estrategia, kontzentrazioa eta pazientzia eskatzen ditu. San Fermin Ikastolako bost ikasleek ongi ezagutzen dituzte joko honen gakoak, eta ederki moldatzen dira taula gainean. Apirilean Espainiako eskola-taldeen txapelketa irabazi ondoren, esperientzia berezia bizi izan dute irailean, Armeniako munduko txapelketan parte hartuta.

San Fermin Ikastolara hurbildu gara ikasleekin hitz egiteko: Aitor Molina, Miren Puy Azcoiti, Oihan Rojo, Iker Rojo eta Julen Arbizu. Elkarrizketan, lehiaketak nola bizi izan dituzten kontatu digute, baita xakeak zer ematen dien eta zergatik gustatzen zaien azaldu ere. Asier Urretavizcaya entrenatzaileak, berriz, prestaketa-prozesuaz, xakea irakasteko moduaz eta kirol honek ikasleei eskaintzen dizkien aukerez hitz egin digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!