Euskaldunen komunitatea saretzen laguntzea, eta euskaraz ez dakitenei hizkuntza hurbiltzea. Horixe da LABA elkarteak lehenengoz abiarazi duen Hazitegia bekaren helburua, eta asmo horrekin bi proiektu aukeratu zituzten duela hilabete batzuk. Proiektu hauen aurkezpen ofiziala atzo bertan izan zen: alde batetik, Arrotxapeako auzoan egin zen libertimendu bat; eta bestetik, Iruñeko Alde Zaharra eszenatoki izanen duen jolas komunitario bat. Oroimen galdua izena du jolas horrek, eta komunitatearen partaidetzarekin eraikiko den jolas bat izanen da.
Proiektu honen atzean dauden Iker Colomo aktorea eta Harritxu de Atxa dantzaria: "Jendeare parte-hartzea eskatuko duen jolas bat izango da", argitu dute egileek, "antzerkiaren eta bestelako adierazpen artistikoen teknikak erabiliko dituena escape room moduko dinamika bat osatzeko". Helburua, azken batean, jolasaren bitartez saretzea, lengoaia aritstiko desberdinak aurkeztea eta helduei zuzendutako aisialdia sustatzea izanen da, guzti hori euskaratik eta euskaraz noski.
Prozesua urriaren 24an Iruñeko Alde Zaharrean eginen den jolasarekin amaituko da. Horren aurretik, iraleko eta urriko asteburuetan, lan talde ireki bat osatuko da, LABAn elkartuko dena, Iruñeako oroimen galduaren istorioa osatu eta pista-joku desberdinak prestatzeko. Egun horretan, Iruñeko Alde Zaharrean zehar erreferentziazko hainbat toki egonen dira joku eta proba desberdinak egiteko.