Iruñea urtero milaka bisitariren helmuga da, baina turismoaren joerak aldatzen ari dira. Gero eta pertsona gehiagok hiria ezagutzeaz gain, Nafarroako naturaguneak, ondarea eta herriak bisitatzeko aprobetxatzen dute egonaldia. Turismoa, gainera, urte osoan zehar banatuago dago eta bisitarien profila gero eta anitzagoa da.
Testuinguru horretan, Mikel Alkoz Iruñeko Turismo Bulegoko teknikariak hirira iristen diren bisitarien profila, azken urteetako bilakaera eta Iruñeko zein Nafarroako turismo eskaintzaren inguruko gakoak azaldu ditu. Era berean, Alkozek turismoa dibertsifikatzeko eta bisitariak lurralde osora zabaltzeko egiten den lanaren garrantzia nabarmendu du.