Sanferminak 2026

Bizia, azkarra eta kitzikagarria izan da lehen entzierroa

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 7a

Bi minutu eta hamasei segundu baino ez dituzte behar izan Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek entzierroko 848 metroak osatzeko -iaz baino 20 segundu gutxiago-. 

Bizia, azkarra eta kitzikagarria izan da 2026ko sanferminetako lehen entzierroa Euskalerria Irratiko kazetari Haritz Pascualek kontatu duenez. Bi minutu eta hamasei segundoan osatu dute ibilbidea eta ia amaieraraino idiez babesturik egin dute bidea zezenek. SAnto Domingo aldapatik hartu dute abiada eta zenbait eroriko izan dira lehen tartean. Mercaderesen lasterkaldiak abiada bizian egin dituzte korrikalariek eta arrisku uneak ere sortu dira. Bihurgunean ohiko tentsio uneak eraginarazi dituzte eta Estafertan luzatu egin da taldea: idiak aurreragotu eta zezenek leku gehiago eskaini diete korrikan ari zirenei. Bizitakoa kontatu du Pascualek eta argazkian klik eginda entzun daiteke. 

Bihar Cebada Gagoko ganadutegiko zezenek korrituko dituzte entzierroko 848 metroak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!