Entzutekoak

Dena prest Barañaingo jai herrikoiei hasiera emateko

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 24a

Oztopoak oztopo, urtero bezala jai herrikoien egitaraua aurrera ateratzea lortu du Barañaingo Jai Batzordeak. Eguerdiko ordu batean emanen dio gazte kolektiboak hasiera herriko bestei

Urtero bezala, jai inklusibo, feminista, berdinzale eta irekiak antolatu dituzte, Enma Murillo Jai Batzordeko kideak aditzera eman digun bezala. Ekitaldi eta kontzertu nagusien artean, bihar afari transbollofeminista egonen da eta etzi Harrotasunaren Egunari lekua eginen diote egitarauan ere. Albina, Divina eta AimarZ elkarrekin igoko dira oholtzara. Eta ostiralean, Kilikiren kontzertua izanen da egitarauko plater nagusia. Horretaz gain, adin desberdinetarako aktibtiate eta jarduerak osatuko dituzte aurtengo egitaraua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!