Ikustekoak

Gorka Armendariz (Leihotikan): "Gure erritmoak errespetatu ditugulako iraun ditugu 30 urte"

Miren Mindegia 2026ko maiatzaren 6a

'Etorkizuna ginenean' (Txorimalo Records, 2023) eta taldearen 30. urteurrenaren bira tartean, talde iruindarrak hiru urte darama oholtzatik ia jaitsi gabe. Iritsi zaie, hartara, atseden hartzeko tartea. Hori baino lehen, datorren larunbatean, maiatzaren 16an, azken kontzertua emanen du Atarrabiako Totem aretoan, Ezpalak taldearekin batera 

Bukatu da, amaitu da, argiak itzaliko dira, baina hori azken kontzertuaren ondoren izanen da. Leihotikan taldeak bere birako azken kontzertua emanen du maiatzaren 16an Atarrabiako Totem aretoan eta, taldeko abeslari Gorka Armendarizek azpimarratu bezala, ondoren, ondorengoak. “Hiru urte daramazkigu biran, ia atsedenik hartu gabe, azken diskoaren argitalpena eta 30. urteurreneko bira artean. Gorputzak gelditzea eskatzen digu, lokalera bueltatzea, baliteke kantu berriak egitea ere”. 

Hiru hamarkada, 10 disko eta ehunka kontzertu bizkarrean, epemugarik gabeko etenaldia eginen du taldeak, ohikoa izan duen moduan, gorputzak bueltatzea eskatzen dien arte, senari jarraituz. Izan ere, argi dauka abeslariak taldeak hogeita hamar urte iraun baldin baditu, “erritmoak errespetatu” dituztelako izan dela, musikaren industrian zaila suertatu daitekeen zerbait. Iruñeko 90eko hamarkadako hardcore banden testuinguruan GOR disketxearen zigilupean sortu zen taldearen ibilbideari errepasoa egin diogu Irrintzi Plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!