Entzutekoak

Argi ta Garbi taldea: "Rockeroak gara, baina punk puntu bat ere badaukagu"

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 27a

Lagunartean sortutako Argi ta Garbi talde txantrearrak izen bereko lehenengo diskoa aurkeztu digu Irrintzi Plazan. Rocka eta punka uztartzen dituzten bederatzi abestiek begirada zorrotzez erreparatzen diote inguratzen gaituen errealitateari

Bederatzi abestiz osatutako lehenengo diskoarekin atera da oholtzara Argi ta Garbi, Txantrean sustraiak dituen talde berria. Diskoa irekitzen duen abestiak dioen bezala, Adiskide onekin orduak labur , eta hortik asko du taldearen jatorriak. Halaxe azaldu digute Martin Toquerok (ahotsa eta gitarra), Raul Ayestaranek (baxua eta koroak) eta Beñat Ruizek (bateria eta koroak), eta horri egiten dio erreferentzia ere kantuari egin dioten bideoklipak: taldea inguratzen, babesten eta bultzatzen duen lagun komunitateari.

2025ean eratu zen taldea, aurretik elkar ezagutzen bazuten ere. "Talde bat egiteko gogoekin genbiltzan, gutako batzuk ere talde desberdinetan aritutakoak gara, eta halako batean elkartu eta kantuak egiten hasi ginen". Bateria-baxu-gitarra hirukoak rock soinuko abestiak osatu dituzte, "nahiz eta punk ukitu bat ere baduen". Batez ere, sen aldarrikatzaileari egiten dio men horrek. Izan ere Argi ta Garbi taldearen abestiek inguratzen gaituen errealitateari erreparatzen diete, ikuspegi kritiko batetik: langile klasearen zaurgarritasuna, indarkeria matxista, Palestinako genozidioa, etxebizitzaren krisia... "Argi genuen ezin genuela beste alde batera begiratu, eta gai zehatz batzuren inguruan hitz egin beharra genuela", azaldu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!