Samira Calvo (Negu Gorriak): "Etxegabeen arazoari modu autogestionatuan egingo diogu aurre, erakundeek ez dutenez irtenbiderik ematen"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko abenduaren 18a

Datu ofizialen arabera 200 pertsona inguru bizi dira kalean Iruñean. Negu Gorriak ekimenaren aburuz, aldiz, 250era ere iritsi daiteke zifra. Etxegabeen "arazo sistemikoari" aurre egitea helburu duen ekimena hainbat gizarte mugimenduren indarrak batzetik sortu da

Erakundeen erantzunaren faltan, modu autogestionatuan kale gorrian bizi diren pertsonei babesa emateko helburuarekin sortu da Negu Gorriak - Derecho a techo ekimena, Iruñean. Samira Calvo ekimeneko kideak nabarmendu bezala, egoera gero eta okerrera doa, ez bakarrik gero eta jende gehiago badagoelako kalean bizitzen, baizik eta modu sistemikoan gertatzen ari direlako. "Gure hirian dagoen errealitate bat da eta ezin dugu beste alde batera begiratu". Horren adibide argi dira Jaso ikastola zaharrean edota Aranzadin ematen ari diren asentamenduak, gutxieneko baldintza duinik ez dituztenak. 

Horren aurrean, hainbat elkarte eta eragilek urteak daramatzate erakundeei, bai Iruñeko udalari baita Nafarroako Gobernuari ere, irtenbide duinak martxan jarri ditzaten eskatzen. "Jakin badakigu Iruñean hainbat eraikin badaudela horretarako aproposak izan daitezkeenak, tartean Alde Zaharreko Oscus eraikina edo autobus geltoki zaharreko goiko solairuak, orain hutsik dagoena". Iruñean dauden eraikin huts guztien txostena argitaratzeaz gain, Negu Gorriak ekimenetik prozesu burokratikoetako batzu arintzea edo erraztea ere eskatu diote udalari, tartean padroiari dagokiona. Prozesu hauek, eskatzen dituzten epe eta paper kudeagatik, zailtasun gehiagarria dira muturreko egoera larrian dauden pertsonentzat. Prozesua bera baztertzailea bilakatzen da, hartara. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!