BARATZONDO

Kuiak, kapitalismoari kalabazak emateko

Euskalerria Irratia 2025eko azaroaren 27a

Irene Seminario eta Eider Etxeberria @mutilhuerta-ko kideak salmentan jarri dituzten kamiseta berrien inguruan mintzatu dira Baratzondo atalean

Kapitalari kuia lelopean, abenduaren 7a arte eskatu daitezke haien sare sozialetan, @lamutilhuertako lagunen kamiseta berriak.

Bestetik, aurreko astean egin duten txango baten inguruan hitz egin dugu. Marengo Borda Isaban kokatuta dago. Bertan Alba Ripodas bizi da. Abeltzaina, artzaina, gaztagilea eta biologoa da. Bere bizi proiektua jaioterrian martxan jarri izanagatik harro dago, naiz eta Pirinioetan dagoen errelebo faltarengatik kezkatuta dagoen.

Irrintzi Plazako Baratzondo atalean Marengo Bordaz eta @mutilhuerta-ko kamiseta berriez aritu dira Aitor Gartzia eta Irene Seminario.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!