SAIO BEREZIA

Metropoli Forala saio berezia Antsoaingo Ezkaba Ikastetxetik

Euskalerria Irratia 2025eko azaroaren 21a

Bi orduko saio berezian Antsoaingo proiektu nagusiak ezagutu, herrian euskararen inguruan lanean dauden eragileekin eta Ezkaba Ikastetxeko irakasle zein ikasleekin hitz egin dugu Euskalerria Irratian

Metropoli Forala Euskalerria Irratiko goizeko magazina Antsoaingo Ezkaba Ikastetxe publikotik egin dugu zuzenean. Egun, 380 ikasle eta 35 irakasle daude. Ikasturte berrian, hiru urteko 32 haur berri iritsi dira. 1979. urtean sortu zen ikastetxea, eta 2008-2009. ikasturtetik aurrera D ereduko eskola izatera igaro zen. Jaione Altuna zuzendariarekin eta Ana Ocon ikasketa buruarekin Ezkabako Kultur Aroaz hitz egin dugu. 6. Mailako ikasleak ere gerturatu dira Metropoli Forala saio berezira. F taldekoekin patioko topaketaz aritu gara; D taldekoekin herrian dauden aisialdi ekintzen inguruan; eta E taldekoekin Ezkabatik Urepelera, GR25etik barna egin zuten txangoaz. Xalbadorren heriotzean kantua ere abestu digute.

Antsoaingo alkate Marta Diezen bisita ere izan dugu. Orain gutxi onartutako plan estrategikoaren berri eman digu eta hurrengo urteko aurrekontuen negoziazioen nondik norakoez ere galdegin diogu.  Xabi Lasa, Euskara teknikariarekin, Maite Mujika Antsoaingo Euskara Taldeko kidearekin, Pako Unzue herriko irakurle klubeko partaidearekin eta Nora Gonzalez Goñi eta Maider Artazkoz Artola Larunblai ekimeneko arduradunekin, Antsoainen euskara bultzatzen eta sustatzen ari diren eragile eta ekimen desberdinen berri izan dugu. Antsoain, zaintzen duen herria lelopean gauzatzen ari diren proiektuen berri ere izan dugu Naiara Iraizoz Martinez eta Oihane Marin Iriarte, zaintza teknikariekin.

Euskalerria Irratitik eskerrak eman nahi dizkiogu Antsoaingo Udalari, Xabi Lasa herriko euskara teknikariari eta Jaione Altuna Ezkaba Ikastetxeko zuzendariari programa egiterako orduan jarri dizkiguten erraztasunengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!