Iñigo Satrustegi: "Irudietatik asko edaten du gaurko poesiak, baita nireak ere"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko azaroaren 18a

Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia saria irabazi berri du Satrustegik Hondarreko berorik gelditzen bada' liburuarekin

Hondarreko beroa izan daiteke jeiki berri den gorputz batek ohe nahasian uzten duen arrastoa, edo bitrozeramika itzali ondoren ez ukitzea abisatzen digun H hizkia. Hondarreko beroa ere bada eguzkiak berotu dituen hiriko kale bateko lurreko lauzak mantentzen duten epeltasuna. Guzti hori eta gehiago da hondarreko beroa Iñigo Satrustegirentzat, berriki Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi duena Hondarreko berorik gelditzen bada poesia lanarekin. 

Idazlea, sortzailea eta editorea izateaz gain, Euskalerria Irratiko kolaboratzaile ere badenarekin errepasoa egin diogu liburuari. Satrustegiren poesiak asko du inguratzen duen egunerokotasunetik, izan etxeko sukaldeko bitrozeramikaren argi gorria edo bizilagunen bizitza asmatzeko tartea ematen digun balkoiko unea. Baita, zergatik ez, zebrabidea gurutzatu bitartean burutik pasatzen zaigun pentsamendu haria ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!