SAIO BEREZIA

Metropoli Forala saio berezia Burlatako Udaletik

Euskalerria Irratia 2025eko azaroaren 10a

Bi orduko saio berezian Burlatako proiektu nagusiak ezagutu eta herriko eragileekin hitz egin genuen Euskalerria Irratian

Azaroaren 7an Metropoli Forala Euskalerria Irratiko goizeko magazina Burlatako Udaletik egin genuen zuzenean. Herriaren egungo egoeraren argazkia egin genuen elkarrizketa desberdinen bitartez. Gure irratiko mikrofonoetatik pasa ziren Berta Arizkun alkatea, Amaiur Guindeo euskara zinegotzia, Larratz Dantza Taldeko kide Eneko García, Euskalerria Peñakide Iñaki Azanza, Intxaustia proiektua garatzen ari den enpresako teknikari Arantza San Julián, Berriozarko eta Burlatako euskara teknikariak diren Lur Gil eta Maider Sukunza, Bestener komunitate energetikoaren bozeramale Fermin Tarragona, Naroa Marsal eta Alaitz Gutierrez kirolariak eta kultur zinegotzia den Uxue Pellejero.

Euskalerria Irratitik eskerrak eman nahi dizkiogu Burlatako Udalari eta Maider Sukunza euskara teknikariari programa egiterako orduan jarri dizkiguten erraztasunengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!