Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak. Hauek izango dira Aske jaialdiaren lehenengo edizioan entzungo diren doinuak. Askotariko musika generoak eta "talde euskaldun gazte zein esperientziadunak", izango direla oholtzan azaldu dute antolatzaileek.
Oraingoz, hamabost taldek osatzen dute kartela, baina gehiago ere izanen dira. Bestelako iragarpenak ere dituztela eskuartean iradoki dute antolatzaileek, noiz jakinaraziko duten argitu gabe.
Abenduaren 27an egingo dute lehenengoz Aske jaialdia, uztailean Hatortxu Rock erraldoi bati agur esan eta gero. Helburuak birbideratu eta oinarriak sendo abiatuko dute. Auzolana, elkarlana eta askatasuna izango dira jaialdiaren gida-lerro: "Aurtengo abenduaren 27tik aurrera aske izateko jaio garela esatera igoko gara oholtzara. Herri honen eta bere jendearen askatasuna aldarrikatzera".
Sarrerak askejaialdia.eus webgunean eskuratu daitezke, 35 euroan.
Ver esta publicación en Instagram