Polita eta jendetsua izan zen atzoko eguna Atarrabian. Antolatzaileak eguraldiaren beldur baziren ere, azkenean ez zuen euririk egin eta milaka euskaldun eta euskaltzalek bat egin zuten Paz de Ziganda ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez festarekin. 2,8 kilometroko ibilbidean zehar hamarnaka ekitaldi antolatu ziren euskara buruz, bihotzez eta oinez babesteko. Festaren biharamuna lan egiteko eguna da, baina irribarre batekin egiten ari dira azkeneko esfortzu eta auzolan horiek.
Irrintzi Plaza saioan Iñaki Erroz, Paz de Ziganda ikastolako zuzendariarekin mintzatu gara, Nafarroako ikastolen festaren biharamunean.