Asier Cabodevilla (AZ Ekimena): "Masifikazioan turistek dute eragina, baina saltzen den festa irudia nafarrok ere elikatzen dugu"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 16a

Iruñeko Alde Zaharrak bizi dituen gentrifikazio eta turistifikazio arazoei aurre egiteko ekimena sortu du AZ sare komunitarioak: 'Nahiko AZ'. Proiektua aurkeztuko dute gaur arratsaldeko 19:00etan Plazaran. Eta asteburuan, auzoaz hausnartuko dute antolatutako auzo topaketetan.

Iruñeko Alde Zaharrean AZ ekimenak sare komunitarioaren auzo jardunaldiak, auzo topaketak, antolatu ditu beste urte batez. Urriaren 17 eta 18 izango dira eta gentrifikazioa edo turistifikazioa bezalako gaiak izango dituzte ardatz.

Gentrifikazioak auzoaren izaera aldatzen du, hustu, eta berri bat ematen dio, kanpo begirada batek sortua. Turistei zuzendutako komertzioak geroz eta gehiago dira Alde Zaharrean Cabodevillaren ustez. “Prozesu demografiko bat da. Auzo bateko biztanleria ordezkatzen du beste klase bateko biztanleria batengatik. Orokorrean diru gehiago daukatenak eta horiek sortzen dute auzoko estruktura berri bat”, azaldu du.

Azken urteotan sortutako hiri-eredu berri horren parte parrandarako hiri gisara saldu izana. Eta hori, ez da soilik kanpotik datorren arazoa, “baizik eta nafarrok ere elikatzen dugun arazoa”, iritzi dio.

Guzti honi aurre egiteko lehendabiziko urratsa “auzoan antolatzea” dela uste du Cabodevillak. Hartara, auzo bizigarria egiteko eta Alde Zaharrean auzo bat bizi dela aldarrikatzeko  Nahiko AZ taldea sortu dute. Gaur aurkeztuko dute ekimena, arratsaldeko 19:00etan izango da, Plazaran.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de AZ Sare Komunitarioa (@az.sarekomunitarioa)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!