Tokiko produktuen azoka, Gazteluko plazan

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 10a

Goizez eta arratsaldez izanen da irekita azoka Gazteluko plazan igandera arte. 45 postu zabalik daude eta askotariko produktuz hornitu dituzte: gazta, esnea, piperrak, edatekoak, goxokiak, gozoa... Ostiralean piperrak goratu dituzte, bereziki: Lodosakoa, Gernikakoa eta Ezpelettekoa. 

Lodosako pikilloa, Gernikako piperrak eta Ezpeletteko piperrak bat eginda ikusi ditugu gaur Tokiko Produktuen hamargarren azokan, Gazteluko plazan igandera arte egonen den erakusleiho horretan. Bi mila pintxo inguru prestatu dituzte bertatik bertara hiru piper mota horiekin. 

Lodosakoa, Gernikakoa eta Ezpelettekoa piperrak dira denak, baina nortasun handikoak denak. RetPIM proiektuaren baitan, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa ari dira parte hartzen: euren produktuen inguruko esperientziak partekatu eta ezagutu bakoitzaren zailtasunak eta indarguneak non dauden. Azoka batean elkartu dira denak, jendaurreko salmenta zuzena egitea baita helburuetako bat.

Tokiko hamargarren azokan 45 postu aurki daitezke eta piperrez gain: gazta, arrautzak, eztia, goxokiak, txokolatea, esnekiak, pastak… aurki daitezke. Goizez eta arratsaldez zabalik izanen dira igandera arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!