Golem Baiona zinematokietan urriaren 6an, 7an eta 8an aukera izanen da Iruñeko Donibaneko Adinekoen Aldeko Akordioak antolatutako zinema zikloa ikusteko. "Bereziki adineko jendeari interesekoak zaizkion gaiak landuko ditugu hiru pelikulen bitartez", azaldu du Maite Velascok Donibaneko Adinekoen Aldeko Akordioko kideak. "Bizi proiektua aldatzen joaten denean geure burua nola ikusten dugun, seme-alaba eta billobekin ditugun harremanak, dolua, edadismoa... izanen dira hausnarketarako gaiak, adibidez", azaldu du. Gonbidapenak dohainik dira eta bi har ditzake pertsona bakoitzak. Donibane auzoko San Alberto Magno 8an dute egoitza eta bertan eskura daitezke, baita Golem Baiona zinematokietako txarteldegian ere egunean bertan 16:30etatik aurrea. Maite Velascorekin Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
