Palestinarekin Elkartasuna plataformak babesa adierazi die Gazara setioa hausteko iristen saiatu diren eta Israelgo indar armatuek atxilotu dituzten pertsonei, eta Israelen "izaera genozida" eta mendebaldeko gobernuen "konplizitatea" salatu ditu. Mobilizazioa, salaketa eta elkartasuna areagotzeko deia egin diete herritarrei eta erakundeei, "blokeoa bertan behera uztea eta Palestina askea aitortzea" lortu arte. Hartara, manifestazio nazionalerako deia egin dute: "Bihar, 12:00etan Iruñeko kaleak betetzeko ditugu. Antoniutti parkean abiatuko dugu protesta", esan du Manex Mailharin plataformako kideak. Hiru mezu azaleratu nahi dituzte bereziki biharko manifestazioarekin: Palestinako erresistentziaren aldeko aldarria egiteko; Israelgo estatuaren desegitea galdegiteko eta konplizeen aurkako borrokan segitzeko.
Israeli egin beharko litzaiokeen boikotaz mintzatzen ari dira behin baino gehiagotan: "Garrantzitsua da norberak kontsumoaren bidez Israelgo produktuak baztertzea, baina modu kolektiboan ere eragin daiteke", adierazi du. Gogoan izan du Mallarinek Espainiako Itzulian gertatutakoa: "Herri antolakuntzak erdietsi zuen Palestinarekiko dugun atxikimendua eta Israelekin konplizidadeak hausteko beharra", azaldu du. Manex Mailharini Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
