Iruñeko Udalaren eta Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, irailaren 20an, urriaren 4 eta urriaren 18an, Hitza eta irudia idazketa tailerra abiatuko da Kondestablearen jauregian, hiru saio monografikotan banatuko dena. Hitzen Mintegiaren hirugarren edizio honetan Ane Labaka, Yurre Ugarte eta Iosune de Goñi izanen dira saio bakoitzeko gidariak. Labakak irekiko du ikastaroa larunbatean, Album Ilustratuak: Hitzen eta irudien arteko dantza tailerrarekin. Urriaren 4an Eleberri Grafikoak izenekoa emanen da Yurre Ugarte idazlea eta gidoilariaren eskutik; eta azkenik, urriaren 18an, Poesia eta Irudia izeneko tailerra emanen du Iosune de Goñi García idazle, argazkilari eta itzultzaileak.
Maitane Perez da ikastaroaren koordinatzaileak zehaztu bezala, euskarazko sorkutza sustatzeko helburu nagusia du ekimenak, baina ez da bakarra. Izan ere, egileen arteko elkar-ezagutza ere bultzatu nahi du, etorkizunera begira elkarlanetarako bideei ere aukera emanez. Tailerren dinamikari dagokionez, "oso praktikoa" dela nabarmendu du.
Izen-ematea doakoa da eta oraindik zabalik dago, eta bi modutara egin daiteke. 010-era deituta Iruñean egonez gero eta 948 42 01 00 zenbakira deituta bertatik kanpo egonda.