NUPeko Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko ikasleek, Paula Fernandezek, María Herrerok eta Amaia Vertizek, Sonogarbi garatu dute. Mikroplastikoak kenduz edateko uraren kalitatea hobetzeko proiektua. Izan ere, merkatuan filtrazioa egiten duten pitxer batzuk daude, baina ez dituzte mikroplastiko guztiak kentzen.
Aurrez iragazteko sistema bat proposatzen dute, pitxerretan edo ura eraginkortasunez iragaztea eskatzen duten etxeko beste gailu batzuetan jar daitekeena. Soluzioak uhin akustiko geldikorrak erabiltzen ditu, soinuaren bibrazioak, espazioan finko daudenez mikroplastikoak bezalako partikulak taldekatzeko aukera ematen dutenak.
Mikroplastikoak ingurumenera bide ezberdinetatik iristen dira; plastiko handiagoak degradatuz edota arropa-zuntzak higatuz. Behin giroan, haizeak eta euriak ibai, laku eta ozeanoetara eramaten dituzte, ingurunea kutsatuz eta elikatze-katean sartuz. Portzentai txikietan, momentuz, baina ikusi dute mikroplastikoak gorputz guztian zehar metatzen direla eta osasunerako kaltegarriak direla.
Guardasola saioan Amaia Vertiz-ekin mintzatu gara.