Iker Alfonso (atleta): “Txapelketek motibatzen naute egunero entrenatzera eta bizimodu hau izatera”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 11

Iker Alfonso de Miguelek brontzea lortu du Espainiako Atletismo Txapelketako 400 metro hesidunetan. Denboraldi gogor eta luze baterako amaiera ezin hobea

Abuztuaren 1etik 3ra Espainiako Atletismo Txapelketa Tarragonan ospatu zen eta bertan Iker Alfonso de Miguel-ek, 400 metro hesiduneko proban, brontzea irabazi zuen. 50,57 segundotan egitea lortu zuen, lehenengoak baino 2.12 segundo gehiagotan. Ez da bere marka errekorra, baina bai luzea eta gogorra izan den denboraldiari amaiera ezin hobea eman diona. "Aurreko urtean ez nintzen oso ongi ibili lesio bat izan nuelako. Sentsazio onekin hasi nintzen aurtengo denboraldia, irailean, baina ikusita ez nuela 51 segundotik jaisten eta txapelketa gogorrak eta gero luzea izan da".

Irailetik aurrera astean sei egunetan entrenatzen eta apiriletik lehiaketetan parte hartzen egon eta gero sentsazio honekin eta indartsu iritsi zen Espainiako lehiaketara. Hala ere, ez zuen espero podiumean egotea. "Azkeneko 100 metrotan ikusi nuenean lehenengo biak ezin nituela hartu, baina atzekoekin distantzia nahiko nuela une giltzarria izan zen. Lehenengoak baino gehiago ospatu nuen, ez nuelako espero".

Atletismoan, 400 metro hesidunetan, bidea egiten jarraitzeko gogotsu dago Iker Alfonso eta bere helburua hurrengo urtean ospatuko den Europako Txapelketarako sailkatzea da.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!