SANFERMINAK 2025

Joseba Asiron: "Harro nago Iruñearentzat unerik goxoenean elkartasuna nagusituko delako"

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 6a

Iruñeak elkartasun mezua bidaliko du noiz eta unerik alaienean: "Harro nago hiri honetako alkatea izateaz. Munduan gertatzen ari direnez oroituko gara iruindarrak jai-giroan ere", azaldu du Iruñeko alkate Joseba Asironek. 

iruñeko alkatea ez da urduri jarri 12:00etarako minutu gutxi gelditzen diren arte: "Lasai nentorren baina gutxinaka ari naiz nerbiosten", esan du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Elkartasun mezua da gaur Iruñeak bidali nahi duena: "Oso harro nago. Ikusten ari garenean ze ahul dagoen elkartasuna nazioartean halako mezua bidaltzea harro egoteko modukoa da", adierazi du. "Ez gara burbuila bat. Guretzat unerik goxoenetakoan kapaz gara gogoratzeko munduan bestelako egoerak daudela", gaineratu du.

"Hemen iruñean mundu guztia da ongi etorria: etxean egonen balira bezala senti daitezke eta horretarako ezinbestekoa da denok libre eta aske sentitzea eta errespetuz jokatzea", ohartarazi du alkateak. Pertsonalki ahal duen moduan biziko dituela esan du: "Gaur bazkaria dugu eta gero ikusiko dugu". Joseba Asiron alkateari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!