"Teknikoki urteroko kotzertuak ditugu aurretik", azaldu du Luis Mari Remeson Pamplonesa musika bandako kideak. Gosaria hartzen harrapatu du Euskalerria Irratiak: " Kontuz ibiltzen gara arropa ez zikintzeko gosarian. Gaur txupinazoa dugu, kalejira dugu Alde Zaharretik eta arratsaldean riau-riaua", esan du.
"Uztailaren 6tik 14ra gure gorputza argaldu egiten da, bereziki beroa egiten badu, daramagun trotea-dela eta. 8tik aurrerako lana eramangarriagoa izaten da, hori bai", azaldu du. "Niretzat dudarik gabe zaguaneko biribilketa izaten da unetxorik bereziena". Remesarrekin egindako elkarrizketa bideoz ikus daiteke argazkian klik eginda.