Iera Agirre (pilotaria): “Frontoia gizonezkoen eremu bat izan da beti, egiteko lan handia dago oraindik”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 4a, 14:52

ADOS Pilotak, emakume pilotarien lehenengo klub profesionalak, sanferminetako txapelketa antolatu du aurten ere. Finalak Labriten izanen dira: lau t'erdikoa bihar, 17:00etan, eta binakakoa uztailaren 11n, 11:30ean.

Txapelketa ekainaren 19an hasi zen eta Ados-eko pilotariek Labrit piztuko dute sanferminetako finalekin. 4.terdiko finalean, bihar 17:00etan, Mendiburu eta Oskoz lehiatuko dira eta aurretik txapelketataik kanpo Berrokal-Arrastia eta Iturriaga-Mujika arituko dira. Binakako finalean, uzatailaren 11an 11:30tan. R.Infante-Arrastia eta Aranburu-Mendiburu txapela lortzen saiatuko dira.

ADOS Pilota-k bi ardatz nagusi ditu: batetik, pilotari profesionalen taldea eta, bestetik, haur eta gazteentzako eskola. Latasan, Sunbillan, Olaberrin eta Zerainen egiten dituzten entrenamenduetan 40 neska elkartzen dira. Emakumeei esku-pilotan aritzeko eta ibilbide bat egiteko aukera ematea dute helburu. Iera Agirre Iturriagak esan bezala “Guk ez genuen aukera hori izan. 13 urterekin esan ziguten ezin genuela gehiago ibili eskuz eta urte asko pasa behar izan dira jokatzera bueltatu arte”.

2021ean klub-a sortu zuten emakume pilotari berriei, haien talentuei eta grinei frontoien ateak zabatzeko eta merezi duten lekua emateko. Urte hauetan bidea irekitzea eta espazioak lortzea ez da erraza izan. Frontoiak urte askoz gizonezkoen eremuak izan dira eta, beste espazio askotan bezala, hauetan emakumeak egotearen garrantzia nabarmedu du Ierak “egitarauean dena gizonezkoen pilotaz hornitua dago eta garrantzitsua da emakumeen espazioa gero eta zabalagoa izatea”. Aurrerapauso handiak eman dira baina oraindik lan handia dago egiteko. Ieraren hitzetan: “Bidea irekitzen ari gara, baina oraindik lan eta babes asko behar dugu instituzioetatik eta jendearen partetik”.

Aurreko edizioetan bezala, txapelketak osagai solidarioa izango du. Ados Pilotak Iruñeko peñen elkartearekin batera Labriten antolatu duen ADACEN elkartearen aldeko jaialdi solidarioa izango da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!