Eguberrietako atarian izan zen. Abenduaren 16an. Data hori aukeratu zuen BSH multinazional alemaniarrak lantegiko 655 langileei jakinarazteko haien lan kontratua eteteko lan erregulazio espedientea. Lantegia sei hilabetetan itxiko zutela iragarri zieten. Kolpe latza zalantzarik gabe, etekinak zituen enpresa bat zelako Eskirozen kokatutakoa. Lan karga nahikoa zuen enpresa zen, gainera. Deslokalizazio bat, zalantza izpirik gabe. Orain lantegiaren itxiera negoziatzen ari dira langileak, protesta artean. Sorpresa, amorrua, tristezia eta zalantza asko. 655 langile horien atzean, 655 bizi proiektu daudelako atzean.
Langile horietako bat Gorka Armendariz da. Guardasola saioan berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.