Hurrengo ikasturteari begira berrikuntzak iragarri dituzte. Euskarazko C2.2 mailako klaseak, erdipresentziazkoak, ikastaro malguak edo moduluak. Apostu berezia egingo dute ere ingelesa eta rock-a uztartzen duen ikastaro batekin.
Santi Leone, Iruñeko Hizkuntza Eskolako zuzendari-ordea, estudiora hurbildu da eskaintza ezberdinak aurkeztera. Udako eta eskolako kurtsoen informazio guztia Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko webgunean eskuragarri dago.