Odei Barroso: “Kantuetan ez dut leziorik eman nahi, zer dagoen ongi edo gaizki esateko ez naiz inor”

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 13a, 13:19

Odei Barroso iparraldeko raperoak bere bigarren lana aurkeztuko du gaur gauean Totem Aretoan. 15 kanta biltzen ditu Goizegi hiltzeko izeneko diskoak

Bertsotan irudikatuko dute askok Odei Barroso, Barakaldon jaiotako Urruñarra. Baina horren aurretik rapean aritzen zen. 2zio taldearekin hiru disko atera zituen eta 2022an bakarkako ibilbidea abiatu zuen Terapia izeneko lan luzearekin. Orain bere bigarren diskoa kaleratu du, Goizegi hiltzeko izenekoa. 15 kantu dira guztira. “Disko naturala eta zintzoa da nire buruarekin. Nire inguruan ikusten ditudan gaien inguruan kantatzen dut. Badira gai sozialak, politikoak edota pertsonalak. Baina ez dut leziorik eman nahi nire kantuekin, ez naiz nor esateko besteei zer dagoen ongi edo gaizki. Gaiak nire filtrotik pasatzen ditut eta eskura jartzen ditut”, adierazi digu abeslari urruñarrak.

Gaur, ekainak 13, Totem aretoan entzuteko aukera izango dugu, gaueko 9etatik aurrera. Aurretik, Metropoli Forala saiora gonbidatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!