Euskararen Eguna herriz herri dabil Berriobeitiko Zendeatik barrena. Aurten, 100 biztanle dituen Larrageta herrian ospatuko da, 2011n gertatu bezala. Ekainaren 7an izango da, baina aurretik, ekainaren 1etik aurrera, euskarari lotutako ekitaldiak antolatuko dira jaiaren egitarauaren barnean. Haien artean, orientazio proba Larrageta inguruetan edota Pirinioetako euskararen inguruko hitzaldia. Ekainaren 7an egitarau oparoa prestatu du Udalak: herri kirolak, kale animazioa, dantzak, erraldoiak edota herri bazkaria.
Metropoli Forala saioan Mario Zapata Berriobeitiko euskara teknikaria elkarrizketatu dugu egitaraua errepasatzeko asmoz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!