1936an gertatutakoa bizitzea tokatu zitzaien askori, eta orain, zuzeneko genozidio bat ikusten ari garela ere gogoan izan du Artetak Palestina gogora ekarrita.
Iruñeko alkate Joseba Asironek nabarmendu du 2013an hasitako lanaren segida dela gaur zabaldutako panteoia. Izan ere, orduko hartan ez dira gorpuzki gehiago sartzen, 60 kutxa ziren denera eta oraingo honek 95 kutxa sartzeko aukera eskainiko du. Gertatu zena oroitzeak duen garrantzia azpimarratu du alkateak.
Udalak Nafarroako Gobernuarekin egiten du lan elkarlanean alor horretan. Hartara, Ana Ollo kontseilariak nabarmendu du lehentasun duela bere departamentuak gerra zibilean eta ondoren eraildakoen gorpuzkiak bilatzea, errekuperatzea eta identifikatzea, eta hori ezinbesteko lana dela iruditzen zaio etorkizuna bakean eraiki nahi bada.
Frankismoko biktimek panteoia izanen dute Iruñeko San Jose hilerrian. Gaur hamabost pertsonaren gorpuzkiak sartu dituzte eta lore eskaintza egin diete.