Abiapuntua hizkuntza ohiturak aldatzea da euskararen mesedeetan. Hamar egunez, ‘ahobizi’ ala ‘belarriprest’ txapa jantzi, eta ekin euskarari. Lehenengo hitza, beti, euskaraz: ezezagunei zerbait galdetu behar diegunean, denda eta tabernetan eskatu behar diegunean... beti euskaraz egingo lehenengo. Eta aldiz, ulertzen bazaituzte, euskaraz hitz egiten jarraitu.
Euskaraldiko antolatzaileek dinamika horretan parte hartzera dei egin dituzte euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako pertsona guztiak. Eta gogorarazi dute, garrantzitsuena ez dela euskara gaitasuna izatea, baizik eta euskararen aldeko jarrera izatea.
Euskaraldian parte hartzeak hautu bat eskatzen du, zenbatekin, zenbatetan eta zein egoeratan egingo dugun euskara? Hartara, parte hartzea errazteko eta ikusgarritasuna emateko txapa jartzea garrantzitsutzat jo dute eta izena ematera ez ezik batzordeetan eta ekitaldietan parte hartzera deitu dute.