Musika kontserbatorioan ikasleak ez dira lasai sentitzen

Maialen Huarte Arano 2025ko api. 9a, 10:22

Elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako kontserbatorioko ikasleek salatzeko jazarpena eta mehatxuak jasotzen segitzen dutela. Duela lau hilabete bi irakasleren kontrako salaketa egin zuten indarkeria matxista leporatuta. Oraindik "ezinegona" sentitzen dute eskolak hartzean. 

Nafarroako Kontserbatorioko ikasleek "jazarpena" eta "mehatxuzko" mezuak pairatzen ari direla salatu dute elkarretaratze batean. Bi irakasle salatu zituzten iaz, indarkeria matxista leporatuta. Ordutik, lau hilabete joan dira, baina ez dira seguru sentitzen orain ere. Atzo bizitzen ari diren egoera salatzeko protesta egin zuten. Eskatu dute egoerari aurre egiteko prozesuak azkarra izatea eta eraginkorra, eta biktimak ez ditzatela utzi zer gertatuko den ez jakitearen ziurgabetasunean. "Irakasleetako batek mezu bidez jakinarazi digu itzuliko zela eta ez motibo pedagogikoetan aritzeko", adierazi zuen Nagore Riguero ikasleak. "Normala da beldurra sentitzea. Azkenean irakasleekin bakarka aritzen gara", gogorarazi zuen. 

Sare sozialen bidez jazartzea eta sexu proposamenak egitea leporatu zioten irakasleetakoibati; besteari, ikasgelan iruzkin sexista eta desegokiak egitea. Gertatutakoa salatu zutenean Hezkuntza Departamentuko ikuskaritzak diziplina espedientea zabaldu zien biei, eta lehenbizikoa jardunetik kendu zuten, behin-behinean. 

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari eskatu diote irakasle horien kontrako auzia arintzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!