Igor Eskudero (Bourbon Kings): “Disko honek aldaketa asko ekarri ditu taldera”

Euskalerria Irratia 2025ko api. 3a, 19:59

Bourbon Kings talde nafarrak ‘Pay to win’ bere laugarren diskoa aurkeztuko du larunbatean Totem aretoan.

Bourbon Kings rap metal eta nu metal banda Atarrabiarra bueltan da. 10 urte ditu oholtza gainean eta urteurrena behar bezala ospatzeko haien laugarren lana kaleratu dute, Pay to Win izenekoa. Otsailaren 7an aurkeztu zuten lan berria eta larunbatean, apirilak 5, Totem aretoan aurkeztuko dute haien zale, lagun eta ezagunen aurrean.

Guztira zazpi kanta jasotzen dira aldaketak ekarri dituen disko berri honetan. Art Gates Records diskoetxearekin grabatu dute, Alex Cappa produktorearekin Metropol Studioan. Estiloan ere aldaketak sumatuko dira abestietan. “Ez zaigu gustatzen beti gauza bera egitea eta jotzea. Denbora pasa ahala gure erreferente musikalak ere aldatzen dira, gure bilakaera pertsonalaren ondorioa ere bada”. Igor Eskudero, Euskalerria Irratiko teknikaria izateaz gain, Bourbon Kings taldeko kidea ere bada, eta Irrintzi Plazan izan dugu gonbidatu disko berriko kantak patxadaz entzun eta azaltzeko.

Larunbatean, Bourbon Kings, Loncha Velasco eta Prom Kinks taldeen kontzertua antolatu du Totem Aretoak. Ateak 18:30ean irekiko dira eta sarrerak 10 eurotan daude salgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!