Natali Eskudero eta Iker Tubia: "Oso pozgarria da ostalaritzan euskaraz arreta emateko ikastaro hau egitea"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko api. 3a, 17:42

Natali Eskudero ostalaria izanen da Laba sareak bere lantaldea osatzeko baliatuko duen formakuntza ikastaroko irakaslea. Bi hilabete iraungo du eta "oso praktikoa" izanen da

Natali Eskudero irakaslea eta Iker Tubia Labako kidea "oso pozik, ilusioarekin" agertu dira Laba sareak, Nafar Lansare-Nafarroako Lanbide Zerbitzuaren babesarekin eta Ilundain Fundazioarekin elkarlanean emanen den ostalaritza formakuntza dela eta. 

Formakuntza hau Laba sareak Torino Berriaren bidez bultzatutako proiektu berriari lotuta dago. Laba sareak erabiltzen duen lokala eta Windsor ostatua elkartzeak Torino kafe historikoaren espazioa berreskuratzeko aukera emanen du. Dagoeneko hasi dira espazio berri hau sortzeko lanak, eta han taberna eta jatetxe zerbitzua eskainiko duen ostalaritza jarduera edukiko dute, beti ere Labaren izaerari eutsiz, euskal kulturako erreferente gisa.

Tubia eta Eskuderorekin ikastaroaren nondik-norakoaz arituko gara Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!