Atzera begirako erakusketa bat dela esan du Joxe Lacalle urte luzez fotokazetari izandako iruindarrak. Lacallek dituen 175.000 negatiboen eta 50.000 argazki digitalen artean, 59 hautatu ditu Kondestablearen Jauregian ireki berri duen erakusketarako. Berriemaile grafikoa urte luzez izanda, oroitzapenez bete du aretoa.
Egin eta Egunkarian aritu zen, baina beste lan asko ere egin ditu. Aritutako leku guztietan egindako lanaren zatitxo bat jarri du eskuragarri. Apirilaren 27ra arte izanen da aukerqa bisita egiteko.