Geroa Bai koalizioko senatari autonomiko Uxue Barkos Euskalerria Irratian izan dugu gaurkotasun politikoaz solasean. “Jabetuta gaude bigarren indarra garela gobernuan eta gure ikusgarritasuna nahi baino eskasagoa dela. Azken batean, gure helburua politika zehatzetan eragitea da”. Bere hitzetan, Nafarroako egungo errealitate politikoa Geroa Bairi esker lortu da.