Oier Santamaria: "Orokorrean ez dugu ezagutzen LGTBI kolektiboaren historia"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 20a, 19:01

Klandestinak zikloaren bosgarren atalak sexu eta genero disidentzien historia berreskuratuko du ostiralean Iruñean. Las Nenas Theatreren 'Sexiliadas' antzezlanak osatuko du saioa

Klandestinak zikloaren bosgarren saioa eginen da ostiralean Iruñeko kaleetan. Disidenteak izenburupean, Oier Santamaria historialariak gidatuko arratsaldeko 19:00etan San Jose plazatik abaituko den ibilbidearen lehenengo zatia. 

Helburua, bertako sexu eta genero disidentziaren historiako lekukoak berreskuratzea eta ezagutzera ematea izanen da, Santamariak azken urteotan ikergai izan duen gaia: “LGTBI komunitatearen historia, orokorrean, ez dugu ezagutzen, beraz testuinguru azkar bat eginen dugu hitzaldiaren hasieran. Errepresioaren kasu batzuk ere azalduko ditugu, baina frankismoaren azken urteetan egon ziren borrokei eta memoria positiboari garrantzia emanen diogu batez ere”.

Izan ere, Nafarroako LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka aitzindaria izan da, bai frankismoaren urte ilunetan bai ondorengoetan ere: “Komunitate txikia izan arren mugimendu handia zegoen. Zirkulu txikietan, LGTBI komunitatean… Gutxinaka indartzen joan zen, eta gehienbat lesbianen eta talde feministen eskutik, lortuko du estatu mailan mugimendu aurreratuenetako bat izatea lortuko du”.

Santamariaren hitzaldiaren ondoren, saioaren bigarren zatia Katakraken goiko aretoan eginen da. Bertan, Las Nenas Theatre kolektiboak ziklorako espreski sortutako ‘Sexiliadas’ antzezlana oholtzaratuko du. 

Sarrerak Klandestinak zikloaren webgunean bertan eskuratu daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!