Konfort eremutik at
Miren Zabaleta buru duen idazkaritza taldeak %95eko babesa izan du kongresuan. “Asmatzen ari gara egoeraren irakurketa egiterako tenorean. Gure konfort eremutik haratago herritarren beharrak lehenesten ditugu”.
Navarrismoa eta Nafartasuna
Politikari iruindarraren esanetan, “aldaketa sakonak gertatzen ari dira gizartean. Garai bateko ‘navarrismo’ hura, euskararen kontrakoa, desagertzen doa eta ‘nafartasun’ berri bat sortzen ari da. Joera horrek demokrazia, eskubide sozialak, aniztasuna eta euskalzaletasuna ditu ardatz”.
Etorkizunean Gobernuan?
"EH Bilduren emaitzek adierazten dute aintzat hartuak izan behar garela gobernu eraketetan". Hala dio Zabaletak. “Nafarroa aldatzen segitzeko lan egiten jarraitzen dugu. Goiz da hitz egiteko 2027ko emaitzek utziko duten agertokiaz. Gure baitan gogoeta bat egin beharko litzateke”.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!