Alaitz Ikastetxeko Itziar Urra ikasketa buruari iruditzen zaio bai Alaitzen zein Ezkaban ere ez dela beharrezkoa bi urteko gelarik sortzea etapa hori 0-3 zikloak asebetetzen duelako. "Nahikoa plaza eskaintzen dira haur eskola horien bitartez bi herrietan", esan du. Aste txurian, haurrek jai zutela aprobetxatuta hezkuntza departamentuko zenbait kide izan ziren neurriak hartzen ikastetxean. "Departamentua ez da ikastetxeekin harremanetan jarri. Bi urteko gelen inguruan dugun informazio guztia komunikabideetatik jasotakoa da", azaldu da kexu Urra.
Urtarriletik egin bezala hezkuntza komunitateak batzartzen segituko du egoera aztertu eta zer pausu eman ditzaketen jorratzeko. Esperantzarik ez dute atzera eginen dutenik, baina ahaleginak eginen dituzte. Itziar Urrari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.