Garbiñe Lamariano (LAB): "Euskarazko plazak handitu behar dira haur eskoletan, baina ez edozein modutan"

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 12a, 09:05

Azken asteotan izandako albisteek kezka sortu dute sindikatu batzuen artean. 0-3 integrala izatea eta haur eskoletan izatea lehenetsi beharko litzatekeela iruditzen zaie sindikatuei. Kudeaketa amankomuna behar dutela eta bideorria eta foro bat behar dela iruditzen zaie gaia aztertu eta denen artean adostasuna bilatzeko. 

Haur eskoletako egoerak kezka sortzen du zenbait sindikaturen artean. 0-3 etapari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren azken proposamenak kezka sortu du intersindikalean. Hilarion Eslaban, Burlatan,  0-12 urte arteko etapa eskaintzeaz LAB sindikatuko Garbiñe Lamarianok esan du susmoa bazutela zerbait eginen zutela, espazioa eta aintzat hartuta, baina ez mahai gainean jarritakoa.

⁠Iruñeko Udalak egin berri du ere eskaintza: 100 plaza euskaraz izatearenak: "Euskarazko plazak handitu behar dira bai, baina ez edozein modutan", adierazi du. 

0-3 integrala eta haur eskoletan izatea lehenetsi beharko litzatekeela iruditzen zaie sindikatuei. Kudeaketa amankomuna behar dutela ere uste dute. Bideorria eta foro bat behar dela iruditzen zaie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!