MARTXOAK 8 'FAXISMOAREN AURKA'

Sara San Julian (NABI): "Kasu gehienetan erasotzaileak hurbilekoak dira"

Haritz Pascual Garjon 2025ko mar. 3a, 10:00

Nafarroako Berdintasun Institutuko Zuzendariorde Sara San Julianek matxismoak garai digitalean izan duen hazkunde eta hedaduraz ohartarazi du. Horrek, fokua aldatzeko beharra ekarri du: erasotzaileak identifikatu eta seinalatu behar dira.

Nafarroako Berdintasun Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariorde Sara San Julianek matxismoak garai digitalean izan duen hazkunde eta hedaduraz ohartarazi du: “Matxismoa birformulatzen da eta garai berrietara egokitzen da, indarkeria mota berriak ditugu eta hori kontuan hartu behar da legea garatzeko”.

Fokua aldatzeko beharra ekarri du horrek. Izan ere, “kasu gehienetan erasotzaileak hurbilekoak dira”. Fokua argi jarri behar dugu nor diren erasotzaileak eta non gertatzen diren erasoak. Hori ezinbestekoa da erasoak identifikatzen eta tabua hausten. Seinalatu beharrekoa da zeintzuk diren erasotzaileak. 

Nafarroako Gobernuaren aldetik sentsibilizazio kanpainak eta formakuntzak azpimarratu ditu San Julianek. Bestalde, ikerketa ere ezinbestekotzat jo du arazoa mahai gainean jartzeko. Hain zuzen, aurtengo kanpaina, 'Ez zaitzatela nahasi gezur matxistekin', abiatu dute buelta emateko hedatzen ari diren mezuei buelta emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!