Txantrea 75 urte betetzen ari da aurten eta behar bezala ospatzeko programa prestatu dute. 25 ekitaldi antolatu dituzte. Era guztietako ekimenak izanen dituzte martxoan hasi eta auzoko festen ondoren arte. Martxoaren 29an, antzezlan berezi bat ere osatuko dute: "Franco etorri eta lehen harria jarri zuela gogoratzeko antzezlana izanen da", adierazi du Isa Egiguren txantrarrak. Argazkian klik eginda entzun daiteke Isa Egigureni egindako elkarrizketa.