Familia migranteak ere erakarri nahi ditu Sortzenek D eredu publikora

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 27a, 10:47

Migratzaile familiak erakarri nahi ditu Sortzenek euskarazko eskola publikora. Horretarako, aurrematrikulazio garaia iristear dela D eredua aukeratu, euskara guztiontzat goiburuarekin animatu ditu guztiak.

"Integrazioa eskatzen diegu kanpotik gurera bizitzera datozenei, baina gurean barneratzeko ardura hori konpartitua da", esan du Sortzen Elkarteko kide Aitziber Garmendiak.

Gaztelania hutsezko ereduek, inklusioa sustatu beharrean, "diskriminazioa eta segregazioa" areagotzen dituztela uste du Sortzenek, haurrek etorkizunean izanen dituzten aukerak murriztuta. Hori guztia aldatu nahi dute. Urtebete da dagoeneko SOS Arrazakeria taldearekin elkarlanean ari direla eskolaz kanpo migratzaile diren familiekin ekimenak egiten dituztena. 

Migratzaileen komunitateekin elkarlana sustatzeak "bertako errealitatea aberastu" eta komunitate sareak indartuko dituela uste du Sortzenek.

Aurrematrikulazio kanpaina martxoaren 17tik 21 era izanen da. Kanpainako bideoan, Iruñeko Sanduzelai eskola publikoko zenbait ikasleren testigantzak bildu dituzte. Ikusi hemen: 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!