Cambium dokumentalarentzako egun berezia izanen da garukoa. Ikuspuntu Jaialdiaren baitan ikusi ahal izanen da. Marina Lameiro eta Maddi Barber nafarrak dira egileak: "Leku baten itxuraldatzea ikusarazi dugu film honetan. Pertsona desberdinen begietan leku hori bera nola ikusten eta bizitzen den ere bai", azaldu dute.
12:30ean emanen dute lehenbizi Cambium dokumentala Baluarten. 21:30ean aurkezpen batekin eta kolokioarekin izanen da emanaldia. Maddi Barberri eta Marina Lameirori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!