Mikel Gerra (TCCko langilea): "Enpresa eta Mankomunitatea ez dira gurekin harremanetan jarri"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 25a, 09:31

Hirugarrenez egin dituzte lanuzteak billabesetako langileek. Atzerapenak orokortuak izan dira zerbitzu minimoek bakarrik funtzionatu dutelako 06:00etatik 08:30etara. "Lanuztearekin bat langile talde osoak egin du. Albiste ona da hori", adierazi du Mikel Gerra TCC enpresako langileak. "Ez dira gurekin harremanetan jarri eta, hortaz, mobilizazioekin segituko dugu", gaineratu du. 

Lanuzte eguna izan dute gaur billabesetan lan egiten dutenek: 06:00etatik 08:30etara zerbitzu minimoak baino ez dituzte eskaini. Lan hitzarmen duina nahi dute eta negoziazioa berrabiarazteko eskatzen ari dira. Moventis enpresak ordea ez du aurrera pausorik eman eta Iruñerriko Mankomunitatearen deirik ere ez dute jaso: "Ez dira gurekin harremanetan jarri. Aldaketarik ez bada mobilizazio gehiago eginen ditugu", adierazi du Mikel Gerra TCC enpresako langile eta LAB sindikatuko kideak. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!