"Ez dira gurekin harremanetan jarri ez Moventis enpresa ez eta Iruñerriko Mankomunitatea ere eta horrek eraginen du mobilizazio gehiago deitzea datozen asteetarako", esan du Ilargi Angulo LAB sindikatuko kideak. "Bigarren lanuzte egunean ere langile guztiek egun dute bat. Zerbitzu minimoetan aritu direnak bakarrik atera dira billabesarekin", adierazi du. Datozen egunetan iragarriko dituzte mobilizazio gehiago. Ilargi Angulorekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.