Utzikeria eta irabazi ekonomikoak lehenestea bakarrik leporatu diote MOVENTIS enpresari TCC enpresa batzordeko kideek. Baina ez hori bakarrik, uste baitute Iruñerriko Mankomunitateak ere baduela ardura bizi duten egoera korapilatsuan: "Ibilgailuen mantentze lana ez da egiten ari enpresa eta Iruñerriko Mankomunitateak badakien arren ez du deus egiten egoera bideratzeko", adierazi dute prentsaurreko batean.
Erabiltzaileek ere sufritzen dituzte noski ibilgailuen egoera kaxkarra: "Labrit aldapan ez aurrera ez atzera gelditu zenean horietako bat, euria egiten duenean itoginak dituztenetan edota nolanahi konpondutako eserlekuekin bidaiatu behar dutenean gertatzen dira kexa gehienak", adierazi dute langileek.
Iruñerriko Mankomunitateari gogorarazi diote merkeena garesti ateratzen dela gehienetan, eta MOVENTIS enpresarekin horixe gertatzen ari dela billabesetako zerbitzuetan.