Biktimak aitortzeko eta erreparatzeko ekitaldia eginen da bigarrenez gaur, Baluarten, 19:00etan. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzak medio. Ana Ollo bigarren lehendakariordea izanen da bigarren ekitaldi publiko honen buru, 16/2019 Foru Legearen garapen gisa. Arau horren bitartez, urtero txosten bat egitea aurreikusten da, Batzordeak onartutako kasuen inguruan. 2024an, guztira 41 kasu izan ziren.
Nafarroako Gobernuak, “ikuspegi integral batetik, partekatzerik eta diluziorik gabe”, aurrera egiten du biktima guztien aitortzan eta erreparazioan, bizikidetzaren eta memoria demokratikoaren aldeko apustu global eta koherentearen barruan eta bakean oinarritutako gizarte baten eraikuntzan.
Egiari Zor eta Nafarroako Torturatuen Sareak duela bi aste egindako agerraldian adierazi zuten interesgarria litzatekeela Nafarroako Lehendakaria ere egotea ekitaldi horretan, baina hori ez du ziurtatu Ollok: "Ez dugu ulertzen azken orduan eskaera hori egitea, gurekin batzartu direnetan ez digute halakorik mahai gainean jarri", adierazi du Ollok Euskalerria Irratiko elkarrizketan. "Arratsaldeko ekitaldian protagonistak biktimak izanen dira", gaineratu du.
Elkarrizketa osorik entzuteko argazkian klik egin behar da.