Guztira hamabi biktimari eginen diete aitortza, eta haien artean Mikel Zabaltza eta Mikel Arregi daude. 2017an foru gobernuak antzeko ekitaldi bat egin zuen, baina aitortza generikoa egin behar izan zuten, biktima zehatzik aipatu gabe, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezarririko trabak zirela kausa.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duen prentsa oharraren arabera, aitortza ekitaldia “ikuspegi integral batetik, parekatzerik eta diluziorik gabe” eginen dute. Memoria eta Bizikidetzako kontseilari eta lehen lehendakariorde Ana Ollo izanen da ekitaldiaren burua, eta, besteak beste, Gogoa Foroko kide Guillermo Mugika pentsalariak hartuko du parte.