Haur eskolak ez dituzte arriskuan ikusten baina ezinbestekoa da Hezkuntza Departamentuak hartzea horien kudeaketa. Izan ere, zazpirena darama berak, beste asko udalek kudeatzen dituzte eta gehienak udalaren aginduz enpresek daramatzate. Horrek eragiten du, lan baldintza oso desberdinak izatea, adibidez. "Bi urteko gelek ez dituzten onurak dituzte haur eskolek", esan du Garbiñe Lamariano LAB sindikatuko kideak. Ikastetxeek beste erritmo bat dute eta beraz, bi urteko geletan dauden haurrak ez dute espazio egokirik aurkitzen haietan. Hezkuntza Departamentuaren jarrera ere ez dute ulertzen, izan ere, bi urteko gelen ebaluazioa egin aurretik beste bi gela zabaltzera doa. Euskalerria Irratian Garbiñe Lamarianori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.